Euria egin arren, Ondarroako Korrika Txikiak jendetza batu du
17:00ak puntuan KamiƱazpitik atera da euskararen aldeko martxa txikia. Herriko txikienak protagonista izan dira, eta ibilbidea ziztu bizian egin dute.
Arin eta pozik. Horrelantxerik parte hartu dute ondarrutarrek Korrika Txikian. Arduradunek bozgorailuetatik lasai joateko esan arren, emozioak gehiago eginda edo, martxa ziztu bizian egin da; KamiƱazpitik 17:00ak puntuan irten eta 13 minututan Musika Plazan zeuden korrikalariak. Oro har, umeen poz aurpegiak eta ilusioa izan dira nagusi. Eta nola ez, ehunka gurasok ere martxan parte hartu dute; Musika Plazara arnas estuka ailegatu denik ere egon da.