Imanol Oruemazaga Baseta zena gogoratzeko kontzertu berezia eskaini zuten zapatuan [apirilak 6] Kantaize eta Olatu kantu abesbatzek, Unanue Kamara Koralaketa Eskolaniako tipleek, Ondarroako Metal Taldeak eta Mikel Ansola organo eta piano jotzaileak lagunduta.
Iaz eguraldiak lekuz aldatzera behartu ondoren, zapatuan [apirilak 6[ moilara bueltatu zen berriro ere pintxo dastaketa herrikoia, jai giro bikainean. Urtero legez, hitzordura hutsik egin ez zuten ehunka lagunek parte hartu zuten Mutrikuko jairik ezagunenean.