Aulestiko eta Ispasterreko KZ guneetan ikastaroak emango dituzte
Parte hartzen dutenek, Interneti buruzko oinarraizko ezagutzak jaso eta smartphonak eta tabletak erabiltzen ikasiko dute. Maitzean emango dituzte eta aldez aurretik izena eman behar da.
Aulestiko eta Ispasterreko KZ guneetan maiatzerako ikastaroak antolatu dituzte. Bi udalerriotan bi ikastaro mota daude. Alde batetik, Oinarraizko interneta deritzon ikastaroan sarean nabigatzen eta posta elektronikoak sortu eta erabiltzen ikasteko aukera eskainiko dute, eta 20 ordukoa izango da. Beste alde batetik, Smartphonak eta tabletak deritzon horretan, Android gailuak erabiltzen irakatsiko dute, 14 orduko ikastaroan.
Maiatzaren 2tik 10era emango dute Ispasterren Smartphonak eta tabletak ikastaroak, 11:00etatik 13:00etara. Interneti buruzko oinarrizko ezagutzan barneratzeko ikastaroa, berriz, maiatzaren 20tik 31ra eskainiko dute, 16:00etatik 18:00etara.
Aulestin, nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikastekoa, maiatzaren 2tik 16ra 11:00etatik 13:00etara emango dute, eta maiatzaren 17tik 28ra, berriz, Android gailuak erabiltzen ikastekoa, 11:00etatik 13:00etara.
Izena eman. Bateko zein besteko ikastaroetan parte hartzeko interesa daukatenek aurretiaz izena eman behar dute.
Aulestiarrek liburutegian izena eman behar dute: 94-627 90 06. Eta apirilaren 17a (eguaztena) da azkenengo eguna. Informazio gehiago edo zalantzaren bat argitzeko liburutegira deitzeko esan dute. Ispastertarrek udaletxean izena eman behar dute: 94-684 29 99.