Barikuan amaitzen da Berriatuko Marrazki eta Ipuin lehiaketara lanak aurkezteko epea
Udal liburutegian utzi edo posta elektronikoz bidali ahal dira. Gaia librea da, eta Lea-Artibaiko herritar guztiek parte hartu ahal dute.
Berriatuko Ipuin eta Marrazki Lehiaketara lanak aurkezteko epea barikuan [apirilak 12] amaitzen da. Udal liburutegian aurkeztu behar dira gutunazal batean sartuta (16:30etik 19:30etara). Alabaina, posta elektronikoz liburutegia@berriatua.org helbidera bidali daitezke, PDF formatuan.