Hamen Bertokoa proiektuagaz bat egiten hasi dira Lea-Artibaiko ekoizle, merkatari eta ostalariak
Atxekimendu ematea modu formalean egiteko dokumentua sinatu dute eskualdeko ekoizleek, oinarrizko balioekin bat eginez.
Lea-Artibaiko hainbat ekoizle, ostalari eta merkatari Markina-Xemeingo Berrikuntza Gunean elkartu dira gaur [apirilak 10] Hamen Bertokoa proiektuari atxekimendu formala emateko. Joan den otsailaren 28an aurkeztu zuten Lea-Artibaiko elikagaien ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko helburua duen proiektua eta marka, eta gero eta gehiago dira egitasmoagaz bat egiten ari diren eskualdeko merkatari, ekoizle eta ostalariak –kanping, jatetxe, landetxe edota tabernak–.
Hamen Bertokoaren bisio, misio eta oinarrizko balioekin bat egiten dutela adierazi dute gaur, dokumentu bat sinatuz, eta produktuei ikusgarritasuna emateko konpromisoa hartu dute besteak beste.
Beste batzuren artean Larruz eta Baskaran gaztandegiek, Leagi kanpinak, Joxean Ostolaza eztigileak, Axpe Sagardotegiak, Meabeko Ogixek, Lanekok, Gaizka Idoeta frutagileak, Alarabi eta Sustrai belardendek, Bekozinik eta Kabia tabernak egin dute bat gaur, proiektuagaz. Eta, azaldu dutenez, Aste Santura bitartean joango dira batzen beste hainbat.