Korrika nagusia Gasteizera heldu bitartean Korrika Txikietan parte hartzen jarraitzen dute Lea-Artibai eta Mutrikuko bizilagunek. Ziortza-Bolibarkoak izango dira azkenak lekukoa hartzen, bihar.
Ia ordu erdiko atzerapenagaz sartu da Ispasterren, 01:50 aldera. Bidean, baina, tarteka nahikoa azkar joan da, batik bat herrietatik kanpoko tarteetan. Hala, aurreikusi baino minutu batzuk beranduago atera da Mutrikutik, 06:45 aldera. Goizaldeko ordu txikiak izan arren, herriguneak zein errepideak jendez bete dira. Jende gehien Lekeition eta Ondarroan ikusi ahal izan da.
Zelai Nikolasek eta Angel Oiarbidek bozeramailetza utzi ostean, Josu Etxaburuk (Ondarroa, 1961) eta Amalur Alvarezek hartu dute haien lekukoa. Etxaburu etapa berriari ekiteko gogotsu dago.