21. Korrika ozen, indartsu eta koloretsu pasatu da Lea-Artibai eta Mutrikutik
Ia ordu erdiko atzerapenagaz sartu da Ispasterren, 01:50 aldera. Bidean, baina, tarteka nahikoa azkar joan da, batik bat herrietatik kanpoko tarteetan. Hala, aurreikusi baino minutu batzuk beranduago atera da Mutrikutik, 06:45 aldera. Goizaldeko ordu txikiak izan arren, herriguneak zein errepideak jendez bete dira. Jende gehien Lekeition eta Ondarroan ikusi ahal izan da.
Irribarrez, ohiko urduritasunagaz baina ilusioz gainezka. Horrelantxerik hartu dute 21. Korrika Lea-Artibai eta Mutrikuko herritarrek. Atzerapenarekin ailegatu da eskualdera; 30 min beranduago. Baina horrek ez du bateko eta besteko herritarrengan eraginik eduki. Goizaldeko ordu txikiak izan arren, herriguneak zein errepideak jendezĀ bete dira. Jende gehien Lekeition eta Ondarroan ikusi ahal izan da. Bi herri horietan 21. Korrikak atzetik zeukan furgoneta bistatik galdu du, tartean milaka herritar zeudelako.
Eguraldia ere aldeko egon da, eta 21. Korrika eskualdean egon den sei orduetan ateri egon da; tantaren bat edo beste egin badu ere, orokorrean ateri egon da. Lekukoa eskutik eskura ibili da, eta pare bat aldiz korrikalari batzuek laban egin eta erori badira ere, ez da aparteko ezer izan.
HERRIZ HERRIKO ARGAZKI GALERIAK:
[OHARRA: galeriak eta bideoa Korrika pasa den herrien arabera daude antolatuta, ez lekuko eramaileen herrien arabera]