Etxebarriko EAJk aurkeztu du udal hauteskundeetarako zerrenda
Herriaren alde beharra egiteko "prestutasunak eta ilusioak" batzen dituela adierazi dute.
Etxebarriko EAjren taldea. Ainara Uzuriaga, Liborio Ugarte, Mari Jose Etxaniz, Luis Ibarluzea, Ander Arakistain, Aiala Larruskain, Jesus Iriondo, Idoia Odriozola, Aitor Iruguenpagate eta Agustina Solozabal. Argazkia: Etxebarriko EAJ Datorren Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako zerrendakideak aurkeztu berri ditu Etxebarriko EAJk. Aurretik aurkeztu zuten taldearen alkategaia izango dena: Jesus Iriondo Lejardi. Hamar lagunek osatzen dute Etxebarriako EAJren hautagaitza. “Gure herriagaz konpromiso osoa eta zintzoa daukagunak. Hamarrok batzen gaituena gure herriaren alde beharra egiteko prestasuna eta ilusioa da”.
Beragaz batera zerrenda osatzen duten pertsona bakoitzak ekarpen garrantzitsua egiten diola hautagaitzari adierazi du Iriondok. “Agustina langile nekaezina da; Liboriok industriaren arloa oso ondo ezagutzen du eta Mari Josek berriz, baserri mundua, baina baita fabrikarena be; Ainarak gurasoen eta umeen beharretara gerturatzen gaitu; Idoiak egiteko gogoa, zuhurtasuna eta zintzotasuna transmitizen ditu, eta Aitorrek berriz, lasaitasun eta sosegua; Luis, beti lanerako prest dagoen pertsona horietakoa da. Eta Anderrek eta Aialak ondo ezagutzen dute zer den herri txiki baten gazte izatea, eta euren ikuspuntua behar beharrezkoa dugu gazteen aldeko proiektuak egiteko”.
Jesus Iriondogaz gain hauek dira zerrenda osatzen duten kide guztiak: Agustina Solozabal, Liborio Ugarte, Mari Jose Etxaniz, Ainara Uzuriaga, Idoia Odriozola, Aitor Iruguenpagate, Luis Ibarluzea, Ander Arakistain eta Aiala Larruskain.