Aurten ere erantzun ona eduki du Zubi Zahar herri ikastolaren eta Aurrera Mendi Taldearen ekimenez egindako mendi martxak. Beharrean ibili diren guztien lana eskertu dute antolatzaileek.
420 triatletak parte hartu zuten Euskal Herriko zirkuituko lehen hitzorduan. Mireia Arrillaga lekeitiarra podiumera igo zen hirugarren postua eskuratuta.
Lea-Artibai eta Mutrikun jeltzaleak 7.520 botogaz nagusitu dira, eta EH Bilduk 7.335 eskuratu ditu. Parte hartzea nabarmen igo da Lea-Artibain eta Mutrikun. Hala, 2016an %33,13ko abstentzioa edukitzetik aurten %24,25era jaitsi da.
Hitz eta pasarte landu eta dotoreekin irakurlea harrapatzen duela azaldu du epaimahaiak. Narrazioa aukeratuta, ilustratzaileen atala zabaldu dute.
Lehiaketan parte hartuko duten ostalaritzako establezimendu guztiek ekitaldi honetarako propio prestatutako pintxo bana aurkeztuko dute. Zortzi dira, guztira.
Azaldu dutenez, esperientzia, hurbiltasuna eta ilusioa duten gizon-emakumeek osatzen dute maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako EAJk aurkeztutako taldea. "Ondarroa merezi duen tokian jartzea da gure nahia, bai Bizkaian eta bai Euskadin, beti ere herritarren beharrei eta nahiei begira".
Zaragozako eliza batean emango dute kontzertua zapatu arratsaldean. Euskal folkloreko abestiekin eta gaztelaniazko zein ingelesezko abestiekin osatutako errepertorioa daramate.