Pazko Astean hamalaugarrenez egin dute Artedrama topaketa. Programazio zabal bezain emankorragaz gozatu dute Aulestira hurbildu direnek, beste behin.
Gipuzkoako Bide Azpiegitura saileko ordezkariek Mutrikuko udal ordezkariei jakitera eman dietenez, Mutriku eta Deba batzen dituen GI-638 errepidearen erabateko mozketa eguen [maiatzak 2] goizean burutuko dute. 09:00ak aldera itxiko dute errepidea.
06:00etan izango da irteera Zaldupe futbol zelaitik. Guztira, 60 kilometro dira, baina erdia ere egin dezakete parte hartzaileek.
2018ko Errenta kanpaina eguenean [maiatzak 2] hasiko da Bizkaian, eta errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi dute Lea-Artibain, Uemako beste herriekin batera.
Iruretagoiena eta bere zaldia dira odol garbietako zaldien modalitateko aurtengo irabazleak, eta gurutzatuetan, berriz, Jose Ramon Garma eta 'Rocinante' zaldia izan dira onenak.
2008an sortu zuten Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Saria, euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko asmoz.
Frontoi gainean dagoen jubilatuen elkartean batuko dira bertsozaleak barikuan. Bertso afariko txartelak salgai daude.
'Munitibar euskalduna gura dozu? Egingo dogu? hitzaldia emango du bariku arratsaldean.