Andoni Gartziak egin du beste behin ere Ondarroako Antxoa Eguneko kartela
Jaia maiatzaren 18an ospatuko da. Egitaraua eta Zilarrezko Antxoa nork jasoko duen datorren astean esango du udalak.
Aurtengoa XIX. Antxoa Eguna izango da. Eta azken urteetan legez, jaiaren kartela Andoni Gartzia diseinatzaile ondarrutarrak egin du.
Kartela aurkezteaz batera, aurten ere jaia Ondarroako Udalak antolatuta egingo dela gogorarazi dute Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkateak eta Eneritz Basurko alkateordeak.
Esan dutenez, egitaraua datorren astean aurkeztuko dute. Ā«Zilarrezko Antxoa nork jasoko duen ere datorren astean esango du udalakĀ». Dena dela, aurtengo jaian aldaketa batzuk egongo direla aurreratu du Bedialaunetak.