Baso sutea gertatu da Mendexan
Punta Artzabal inguruan hektarea erdi inguru erre dela jakitera eman dute Markina-Xemeingo suhiltzaile etxeko suhiltzaileek.

Markina-Xemeingo suhiltzaile etxeko suhiltzaileek HITZAri jakinarazi diotenez, sutea 13:00ak aldera gertatu da, Mendexako Punta Artzabalen. Markina-Xemeingo suhiltzaile etxeko bi kamioi eta bost suhiltzaile bertaratu dira, eta hiru orduz aritu dira sua itzaltzen. Esan dutenez, gutxi gorabehera hektarea erdi inguru erre da.

Markina-Xemeingo suhiltzaile etxeko suhiltzaile bat, sua itzaltzen. Argazkia: Markina-Xemeingo suhiltzaile etxea.

Argazkia: Markina-Xemeingo suhiltzaile etxea.