Herritarrekin batuko dira Lekeitioko EAJ eta EH Bildu
EH Bilduk argazki erraldoia aterako du zapatuan, 19:00etan, Abaroa parkean. EAJk Silken Uribarren hotelean programa eta taldea aurkezteko ekitaldia egingo du.
Lekeitioko talde politikoek aurkezpenak egingo dituzte zapatuan [maiatzak 4]. Maiatzaren 26ko udal hauteskudeetara begira osatu duten hautagai zerrenda aurkeztu zuen Lekeitioko EH Bilduk herri batzarrean, eta orain argazki erraldoia aterako du herritarrekin batera. Hautagaiak aurkeztuko ditu, berriz, EAJk.
Herritarrok Lekitto lelopean hitzordua jarri dute EH Bildukoak, 19:00etan Abaroa parkean, eta herritarrei dei egin diete parte hartzeko. Argazkia ateratzeagaz gainera luntxa ere edukiko dute ondoren, eta hautaiekin egoteko aukera egongo dela jakinarazi dute.
19:30ean jarri du ordua EAJk. Silken Uribarren hotelean #LekittarraGO2025 prozesu parte hartzailearen ondorioak, hauteskunde programa eta taldea aurkeztuko dute. Aurkezpenera gonbidatu dituzte herritarrak.