Elkarretaratzea egingo da bihar arratsaldean, Arkupean, erasoa salatzeko.
Berriro ere lapurretan egin dute Markina-Xemeingo talde eta eragileak dauden Xemeingo lokaletan. Martitzen goizaldean [apirilak 30] eraikineko sarrera nagusia eta ateak indarkeriaz apurtuta sartu ziren lapurrak herri mugimenduko eragile batzuen lokaletara. Bigarrenez jasaten duten erasoa salatu dute mugimenduko kideek, eta erasoari erantzuna emateko elkarretaratzea egingo da barikuan [maiatzak 3] 20:00etan, Arkupean.
“Mugimenduko kideok, bigarrenez jasaten dugun eraso hau ornartezina dela salatu nahi dugu. Herrigintzako proiektuentzako baliabideak lapurtzetik haratzago proiektu horren kontrako erasoa dela ulertzen dugulako. Balore eta praktika batzuen kontrako erasoa, herria, bizitza eta mundua ulertzelo modu baten kontrako erasoa”, esan dute.
Hala ere, argi esan dute herriari horrenbeste ematen dioten proiektuekin aurrera jarraituko dutela. “Eraso bakotzaren aurrean erantzungo dugu, eta erantzun bakoitzean indartsuagoak gara”. Herrigintzako era bateko edo besteko proiektuekin bat egiten duten herritarrak gonbidatu dituzte, barikuko elkarretaratzean eurekin batera parte hartzera.
Xemeingo lokaletako lehen lapurreta 2018ko abenduaren 29an gertatu zen. Orduan, lokal guztietara sartu eta material desberdina lapurtu zutela jakitera eman zuten taldeek.