Ondarroako udalbatza osatzen duten indar guztiek aho batez onartu dute Ibaiondon 132 aparkaleku zabaltzeko proposamena.
Gaur [maiatzak 13] goizean aurkeztu dute Bilboko Kafe Antzokian Haratzago lelopean domekan [maiatzak 19] Lekeition egingo den Ibilaldia. 40. Bizkaiko Ikastolen jaialdia, hain zuzen, hirugarren bidar ospatuko dute Lekeition; 1983an eta 2003an egin zuten aurretik.
Barikuko emanaldirako sarrera gutxi batzuk baino ez direla geratzen-eta, abeslari mallabiarrak zapatuan ere kontzertua eskainiko duela iragarri du. Sarrerak Zurrumurrun eta Noya tabernan daude salgai, 15 eurotan. Barikuko kontzertua 22:00etan hasiko da, eta zapatuan 20:00etan.
EAJren ahaldun nagusirako hautagaiak Lea-Artibai eskualdean garatuko dituen ekimen batzuen berri eman zuen atzo Markina-Xemeinen egindako ekitaldian.