86 urteko gizonezko bat hil da Etxebarrian, traktoreagaz istripua eduki eta gero
Ezbeharra 12:30ak pasata gertatu dela jakitera eman du Ertzaintzak. Larrialdi zerbitzuak bertaratu badira ere, gizonezkoaren bizitza salbatzeko ezin izan dutela ezer egin esan dute.
Ertzaintzak HITZAri jakinarazi dionez, 86 urteko gizonezkoa traktoreagaz ari zen lanean, eta malda batetik behera erori da. Gertaera Etxebarriko Altzaa auzoan izan da, Markina-Xemeingo Larruskain auzotik gertu dagoen baserri baten inguruan. “Senide batek deitu die Larrialdi Zerbitzuei, eta Ertzaintza, suhiltzaileak eta medikuak bertaratu badira ere, ezin izan dute ezer egin”, azaldu du Ertzaintzak.
Senideak gizonezkoa larri zegoela esan die Larrialdi Zerbitzuei, eta, ondorioz, Osakidetzako helikopteroa ere ingurura gerturatu da; “airean ibili da, behar izanez gero lur hartzeko”.
Ezbeharra 12:30ean gertatu da, eta 86 urteko gizonezkoa momentuan bertan hil dela azaldu dute. “Berpizten saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin. Medikuak lekuan bertan baieztatu du heriotza”.
Gorpua leku zail baten geratu denez, larrialdi zerbitzuek handik igotzeko denbora behar izan dutela azpimarratu dute ertzainek. Hala, 15:28an, gorpua oraindik han zegoen.