Antzerki emanaldia eskainiko dute Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkartekoek
Elkarteko kide batzuk antzerkigintza ikasten dabiltza, eta lehen emanaldia izango dute biharkoa. Sarrera doan izango da.
Beti Jai jubilatuen elkarteko antzerki taldeak Behin bizi gara antzezlana eskainiko du bihar [maiatzak 15] , 17:30ean, elkartearen egoitzan. Irakasle baten laguntzagaz antzerkigintza ikasten dabil hamar lagun inguruko taldea, eta lehen emanaldia Beti Jai-n egingo dute.
Beti Jai-ren urteurrenean ere eskaini zuten emanaldi bat, baina, oraingoa landuagoa izango dela azaldu du elkarteko lehendakariak. “Oso polita izango da”.
Egunotan prestaketekin ibili da taldea, eta ikuskizun dotorea eskaintzea dute helburu. Antzezlaneko sarrera doan izango da.