Mendexan ludoteka zerbitzua edukiko dute uztailean
4-12 urte bitarteko umeentzako zerbitzua izango da ekainaren 24tik uztailaren 26ra eskainiko dutena.
Beste urte batez uztailean ludoteka zerbitzua martxan jartzea erabaki du Mendexako Udalak. Ekainaren 24tik uztailaren 26ra, 09:30etik 13:30era eskainiko dute zerbitzua, udaletxeko ganbaran.
4-12 urte bitarteko ume eta gaztetxoentzako zerbitzua izango da, eta udaletxean izena eman behar da, ekainaren 7a baino lehen. Telefonoz, 94-684 21 06 telefono zenbakira deituta edota arantza@mendexa.net posta elektronikora idatzita izena eman daiteke.
Behar beste umek izena ematen ez badute, ez dutela ludoteka zabalduko jakinarazi dute. Oinarrizko errenta edota GCL diru laguntza jasotzen ari diren familien seme-alabak ordaindu barik joan ahalko dira ludotekara, gizarte langileak sinatutako agiria aurkeztuta.