Mutrikuko EH Bilduk 'lip dub' berria grabatuko du barikuan
Grabaketa 19:30ean egingo badute ere, 18:30etan Xiri Gunean batzeko dei egin diete herritarrei.
Mutrikuko EH Bilduk 2011n grabatutako lip dub-a berritu nahi du. Eta hain zuzen ere, grabaketa barikuan [maiatzak 17] egingo dute. “Grabaketa 19:30ean izango da, baina herritarrei 18:30ean Xiri Gunean batzeko dei egiten diegu, bideoan parte hartuko dutenak nor bere lekuan kokatzeko”. Zehatz esateko, Moila berritik Beheko Plazaraino egingo dute grabaketa. “Etorri, zu ere beharrezkoa zaitugu eta! Eta ekarri ikurrinak, banderolak, nikiak eta sentitzen dituzuen ikur guztiak!”.
Eguraldi iragarpenen arabera, euria egingo du, eta EH Bildukoak ere horren jakitun direla esan dute. “Euriak ez gaitu gelditu; etorri aterkinekin!”.