Aulestiko San Blas elkartekoak Logroñora joango dira hilaren 21ean
Irteerara joateko interesa daukatenek hilaren 19ra orduko izena eman behar dute.
Aulestiko Hirugarren Adinekoen eta Pentsiodunen San Blas elkarteak Logroñora irteera antolatu du hilaren 21erako, eta parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman beharra daukate.
Hilaren 19ra [domeka] orduko ondorengo telefono zenbakietako batera deitu behar da izena emateko: 94-627 92 06 (Marisabel) edo 94-627 90 98 (Esther). Bazkideek 25 euro ordaindu behar dituzte, eta bazkide ez direnek, ostera, 31 euro.
Maiatzaren 21ean 08:30ean irtengo dira Torrezelaitik, eta goizean, posible badute bodega bat bisitatuko dute. 12:00ak aldera Logroñoko alde zaharretik bisita gidatua hasiko dute. 14:30ean bazkalduko dute, eta arratsaldean Bastidan geldialditxoa egiteko asmoa daukatela jakitera eman dute.