Pilota jaialdia hartuko du Munitibarko frontoiak, barikuan
Promozioko buruz buruko txapelketaren hirugarren postua lortzeko lehiatuko dira Zabala eta Aranguren pilotariak. Sarrerak aurretiaz eskuratu daitezke Txori, Sindikatu, Ondamendi eta Herriko tabernetan.
20:00etatik aurrera pilota jaialdia egingo dute Munitibarko Udal Pilotalekuan. Hain zuzen, Promozioko buruz buruko txapelketaren hirugarren postua erabakiko da bertan, Zabalaren eta Aranguren artean. Hala, Elordi mallabiarra edo Dario errioxarra izango da aurtengo promozioko txapelduna; Labriten jokatuko dute finala maiatzaren 25ean.
Halaber, bariku gaueko beste partiduan pilotari ezagunak ariko dira. Artolak Ibai Zabalagaz osatuko du bikotea eta Laso eta Imazen kontra jokatuko dute.
Aurresalmentan 15 eurotan daude sarrerak, Txori, Sindikatu, Ondamendi eta Herriko tabernetan, eta bihar, ostera, 20 eurotan jarriko dituzte txarteldegian.