XIV. Etxebarriko Mendi Martxa egingo dute zapatuan
Egunean bertan izena eman behar da. Parte hartzaile guztiak Plaza Barritik aterako dira, bai martxa luzekoak eta baita ere laburrekoak. "Ibilbide luzea egingo dutenak 07:30ean aterako dira, eta laburrekoak 10:00etan".
Etxebarriko ETX kultur elkarteak antolatuta, XIV. Etxebarriko Mendi Martxa egingo da zapatuan [maiatzak 18. Parte hartzaileek egunean bertan izena eman ahalko dute, eta bi ibilbide egongo dira aukeran, luzea (24,32 kilometro) eta laburra (9,29 kilometro). Ibilbidean errefus gehien jasotzen duenak, gainera, sari berezia jasoko duela iragarri dute.
Parte hartzaile guztiak Plaza Barritik aterako dira, bai martxa luzekoak eta baita ere laburrekoak. «Ibilbide luzea egingo dutenak 07:30ean aterako dira, eta laburrekoak 10:00etan».
Ibilbide luzeak 1.141 metroko desnibela dauka, eta laburrak 336 metrokoa. Antolatzaileek esan dute, bidea seinaleztatuta egongo dela eta ibilbide luzea egingo dutenentzako hornidura postua 11. kilometroan egongo dela.
Horrez gain, antolakuntza gerta litezkeen ezbeharretaz ez dela kargu egingo jakinarazi dute.