Jonpu-Josu eta Jon Ander-Mikel bikoteak, garaile Amoroton
Amorotoko 30. Pala Txapelketan Jonpu eta Josu dira 1. mailako txapeldunak. 2. mailan, berriz, Jon Ander eta Mikel nagusitu dira.
Amorotoko Pilotazaleen elkarteak antolatutako 30. Pala Txapelketaren finalak lehiatu zituzten zapatu arratsaldean.
2. mailako finalagaz hasi zuten pala ikuskizuna. Jon Ander – Mikel bikoteak 30-26 irabazi zion Simon-Azeri bikoteari. Ondoren, Emakume Master Cupeko binakako txapelketaren finalaren errebantxagaz gozatu zuten frontoira bertaratutakoek. Patri Espinar eta Miriam Arrillaga 22-16 nagusitu zitzaizkien Leire Garairi eta Leire Etxanizi.