Txirrindulariek azkenaldian eskualdeko errepideetan jasan dituzten ezbeharrak salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur [maiatzak 21] iluntzean Markina-Xemeinen. Hainbat kirol taldetako ordezkariak batu dira protestan.
EH Bilduk gobernatzen duen lekuetan "jendearen bizi baldintzak hobera egiten duela" nabarmendu dute Markina-Xemeinen egindako ekitaldi politikoan.
Lanak aurreko astean hasi zituzten, eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioko arduradunek aurreratu dutenez, bi edo hiru hilabete beharko dituzte lanak osotasunean amaitzeko. Lanak orain egiteko arrazoi nagusia Mutriku eta Deba lotzen dituen GI-638 errepidearen itxiera izan dela aitortu dute.
Azken urteotan ikusitako beharrizanekin eta jasotako ekarpenekin landutako programa aurkeztu du alderdi jeltzaleak. GarbiƱe Saenz de Buruaga egungo alkatea da berriro ere alkategaia, eta orain arteko moduan hitza beteko dutela adierazi du, "ezelako aitzakiarik gabe".
Batzen den dirua bularreko minbiziaren immunoterapia ikerketa proiektu batera bideratuko dutela aurreratu dute elkarteko ordezkariek. Laguntza beharrezkoa dela gogorarazi dute.
Amorotoko 30. Pala Txapelketan Jonpu eta Josu dira 1. mailako txapeldunak. 2. mailan, berriz, Jon Ander eta Mikel nagusitu dira.