Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Zabalik dago Kamiñalderantz doan bidea

Kalea zabalik badago ere, mantenu lan txiki batzuk egitea falta dela aurreratu dute udal ordezkariek. Erreka bistaratzeko lanek ere martxa onean jarraitzen dute.

Udal ordezkariak herritarrekin batera, Kamiñalde sarreran. Argazkia: Udalbarriak Udal ordezkariak Kamiñaldeko bidearen sarreran, auzotarrekin batera. Argazkia: Udalbarriak
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2019/05/27

2016ko martxoan itxi eta gero, Ondarroako Kamiñaldeko bidea oinezkoentzako eta ibilgailuentzat zabalik dago berriro. Udala osatzen duten indar guztiek elkarrekin zabaldu zuten bariku [maiatzak 24] arratsaldean bidea. Txalo artean kendu zuten bidea itxita mantentzen zuen hesia.

Udal ordezkariek hainbat auzotarrekin batera San Ignazio kaleko 52 zenbakiaren atzean egin zuten agerraldian amesgaiztoa amaitutzat ematen dutela nabarmendu zuten. Hiru urteren ostean egindako lan guztia eskertu nahi izan zuten udal ordezkariek, eta baita bertaratu ziren bizilagunek ere. “Ondarroako historia hurbileko gertakaririk latzenari amaiera eman nahi izan diogu horrela”.

Bidea zabalik baldin badago ere, lan guztiak ez direla amaitu aitortu dute udal ordezkariek. Kamiñaldeko bidean, esate baterako, mantenu lan txiki batzuk egingo dituzte asteon: mendi magalean sentsoreak ipiniko dituzte eta belarra hazteko haziak botako dituzte. Hori dela eta, maiatzaren 31ra bitartean, ezingo da bide bazterrean aparkatu. “Astebeteko lanak aurreikusten dira, beti ere eguraldiaren arabera”. Mendiaren atzealdean ibaia bistaratzeko eta Antiguara doan bide berriaren lanak ere ez dituzte amaitu. “Aurreikuspenak betetzen badira, uztailaren 3rako amaituko dituzte”.

Kamiñaldeko bideari dagokionez, lehen modura, norantza bikoa izaten jarraituko du, aparkalekua dagoen tokira arte. 70 autorentzat tokia du aparkalekuak. Aparkalekuaren hegal batean, bestalde, hondakin gunea ipiniko dute; ekainaren 16a orduko ipiniko dituzte edukiontziak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.