2011-2015 urteetan Mutrikuko alkatea izan zen Palenzuela. Orain berriro EH Bilduren alkategaia izan da, eta irabazi egin du. Datozen lau urteetarako "emateko asko" dutela dio.
Europan lortutako botoekin, Bilbao Barandika jeltzale bermeotarrak beste bost urte europarlamentuan pasako ditu.
Gizonezkoen absolutu mailan laugarren sailkatu dira lekeitiarrak. Kategoria horretan Zierbena eta Orio dira 2019ko Euskadiko txapeldunak.
Kalea zabalik badago ere, mantenu lan txiki batzuk egitea falta dela aurreratu dute udal ordezkariek. Erreka bistaratzeko lanek ere martxa onean jarraitzen dute.
Ekimenaren helburua elikagaien industria adimentsu, dinamiko eta konektatu baten alde egitea izan da. Markina-Xemeinen kokatutako Lea Artibai Ikastetxeak eta Elara Ingenieros enpresak elkarlanean antolatu dute ekimena.
Mendexan, Munitibarren eta Ziortza-Bolibarren izan ezik, gainerako herrietan parte hartzea 5 puntu igo da, batazbeste.
Ekainaren 14ra arte izena eman ahal da, turismo bulegoan edo Furgobaratzan, edo posta elektronikoa idatzita. Eskualde mailako sari bat eta herri mailako bi sari banatuko dituzte.
Bi herrietan zapatuan egin zituzten euskal erromeriak. Eguna goibel hasi bazen ere, euri tanta batzuk salbu, ez zuen aparteko zaparradarik egin, eta dantzariek normaltasunez dantzan egin ahal izan zuten.
Ezbeharrak kalte materialak eragin ditu, baina ez da zauriturik egon. 07:00etan jaso dute abisua larrialdi zerbitzuek.