Dinamartxak antolatzen laguntzeko boluntarioak behar dituztela esan dute
Ekainaren 29an egingo da 22. Zapato Azule Ondarroan. Eta egun horretan egiten den Dinamartxa antolatzen laguntzeko prest daudenei ekainaren 7an egingo den batzarrera agertzeko deia luzatu diete.
Ekainaren 29an egingo da 22. Zapato Azule Ondarroan. Eta horregaz batera, Dinamartxak egingo dira egun berean. Azken horiek antolatzeko, baina, boluntarioak behar direla esan dute antolatzaileek. “Zoritxarrez urtero pertsona berdinak ibiltzen dira antolaketan. Normala den moduan, batzuk nekatuta daude, eta beste batzuk jaian parte hartzeko gogoz daude. Beraz, herritarrei antolakuntzan lan egiteko deia egiten diegu. Erreleborik ez badago, ez da jarraipenik egongo”, esan dute antolatzaileek.
Zehaztu dutenez, mendiz mendiko eta bizikletako Dinamartxak dira antolatu behar direnak. Beraz, horiek antolatzeko boluntario legez lan egin nahi dutenek ekainaren 7an Ondarroako Braian tabernan egingo den batzarrera joan beharko dute; 19:30ean egingo da batzarra, eta Radixu Irratiko (105.5 FM) eta Aurrera Mendi Taldeko kideak egongo dira bertan.