Gizarte elkarteak aurkezteko bigarren azoka egingo dute Lekeition
Gurutz Gorriak, Avifesek, Gorabidek, Lekeitioko Elikagaien Bankuak, Caritasek, Nagusilanek, Acambik, Bizkaiko Odol Emaileen Elkarteak eta Alzheimer Ondarruk parte hartuko dute azokan.
Domekan [ekainak 2], 11:00etatik 15:00etara bitartean postuak ipiniko dituzte gizarte elkarteek Lekeitioko plazan. Egiten duten lana ezagutzera ematea helburu azoka bat antolatuko du bigarren urtez udalak.
Gurutz Gorriak, Avifesek, Gorabidek, Lekeitioko Elikagaien Bankuak, Caritasek, Nagusilanek, Acambik, Bizkaiko Odol Emaileen Elkarteak eta Alzheimer Ondarruk parte hartuko dute azokan. Horrez gain, eguraldi ona egonez gero, Gurutz Gorriko boluntarioek erreskate simulakroa egingo dutela portuan aurreratu dute.
Lekeitioko Udaleko Gizarte Ongizate Sailak 3. Sektoreko mahai bat osatu zuen bai elkarteen euren artean bai eta Gizarte Zerbitzuekin harremana sendotu eta elkarlana sustatzeko asmoz, eta hitzaldi eta emanaldien bidez euren lana herriratzen ari dira.