Kirol Jaia egingo da Bizkaiko 35 herritan, tartean Lekeition
Kirol Jai Bizkaiko Foru Aldundiak eta udalek elkarlanean antolatuta dago, eta aurten 15. urtez egingo da. Lekeition zapatuan [ekainak 1] egingo dira ekintzak, Trinketean eta kiroldegian. Hilaren 30erako izena eman behar da.
Alde batetik, Trinketean urpekarien bataioa egingo da 09:00etatik 13:00etara, urpeko kirol taldeen eskutik. Ekintza hori 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago, eta aldez aurretik izena eman behar da.
Bestetik, kiroldegian hipopresibo eta kardiogap klaseak emango dituzte, 09:15-10:15 tartean eta 10:30-11:30 tartean, hurrenez hurren. Ikastaro horiek ere 16 urtetiko gorakoiei zuzenduta daude. Aldez aurretik izena eman behar da.
Batean zein bestean izena eman nahi dutenek kiroldegiko harreran edo kiroldegia@lekeitio.eus/lozkorta@gmail.com helbide elektronikoetara idatzita izena eman ahal dute. Izena emateko epea maiatzaren 30ean amaitzen da.