Lekeitioko Udalak konpartsa bat sortu nahi du, erraldoien eta buruhandien jarraipena bermatzeko
Konpartsako kide 16 urtetik gorako edozein herritar izan ahal dela esan dute. "Parte hartzaileek ordainsaritxo bat jasoko lukete", esan dute udal ordezkariek.
Lekeitioko Udalak esan duenez, Don Terentzio eta Doña Tomasa erraldoiak eta buruhandiak herriaren ikur eta irudi dira. Baina San Pedro eta San Antolin jaietan horiek kalera ateratzeko boluntarioak behar direla gaineratu dute. “Horrela beraz, herriko ondarea mantentzeko helburuarekin, Don Terentzio eta Doña Tomasa eta buruhandien jarraipena bermatzeko konpartsa bat sortu nahi dugu”.
Konpartsako kide 16 urtetik gorako edozein herritar izan ahal dela esan dute. “Parte hartzaileek ordainsaritxo bat jasoko lukete“.
Konpartsa horretan parte hartu nahi dutenek ekainaren 15era arte izena eman ahal dute; Internetez, kultur etxean (arratsaldez) edo galdetegia erantzunda izena eman ahal da. Informazio gehiagorako ondoko telefono zenbakira deitu ahal da: 94-624 34 82.