Maite Gonzalez osteopatak erremedio naturalen inguruko hitzaldiak eskainiko ditu Aulestin eta Amoroton
Aulestiko hitzaldia barikuan [maiatzak 31] izango da, eta Amorotokoa astelehenean [ekainak 3].
Maite Gonzalez osteopata berriatuarrak erremedio naturalen inguruko hitzaldiak eskainiko ditu Aulestin [maitzak 31] eta Amoroton [ekainak 3]. Batean zein bestean, hitzaldiak hirugarren adinekoen elkarteek antolatuta daude; Aulestiko San Blas elkartea eta Amorotoko Kurutz-Ondo dira antolatzaileak.
Aulestiko hitzaldia barikuan 17:00etan izango da, udaletxeko musika gelan. Amorotokoa, ostera, 17:30ean izango da, kultur etxean.