Pilotaren inguruan batu dira etxebarritarrak
Pilota modalitate ezberdinakprobatzeko aukera eduki dute ume, gazte eta gurasoek Txik Txak elkarteak entolatutako Pilota Egunean.
Estreinekoz antolatu duten Pilota Egunaren balorazio ona egin du Etxebarriko Txik-Txak elkarte berriak. Nahiz eta lehen orduan parte hartzaile gutxi animatu, pixkanaka haur zein gurasoak ekintzetara batzen joan zirela azaldu dute.
Lehenengo zesta-punta probatzeko aukera eduki zuten parte hartzaileek, Antxon Alberdi herriko pilotariaren eskutik, eta ondoren, esku pilotan aritu ziren Leire Etxaniz pilotariarekin batera. Pilotak zelan egin ere ikusi eta ikasi zuten gaztetxoek. Haur bakoitzak bere pilota egin eta etxera eramateko aukera eduki zuen gainera.
Frontoitik elizpera mugitu eta trinketearen berezitasunak ezagutu zituzten, eta herriko gazteen eskutik pilota erakustaldiaz gozatzeko aukera.
Palak ere eduki zuen bere tartea; berriro ere frontoira itzulita, Leire Etxanizek modalitatearen zertzeladak eman zituen. Eta jolaserako txanda ailegatu zen. Ume bakoitzak gustokoen izan zuen modalitatean aritzeko aukera eduki zuen, eta gurasoak ere animatu ziren praktikatzera. Denetara 30 ume eta 20 guraso batu zituen ekimenak.
Azkenik, eguna borobiltzeko, Txik-Txak Kirol Elkarteak oroigarri bat eskaini zion Leire Etxanizi bere kirol ibilbidea goraipatuz, eta Etxebarriko umeek aurreskua dantzatu zioten.