Mutrikuko XX. Bandera Urdabaiko gizonezkoen traineruak irabazi du. Ondarroako VIII. Antiguako Ama traineru estropadan, berriz, Orio emakumezkoetan eta Donostiarra gizonezkoetan izan dira azkarrenak.
Ondarroako 'Gure Leire' arrantzontzia aurreko astean atzeman zuten, 2.500 kilo kokainagaz. Ontziko zazpi marinelak (bi ondarrutar eta bost galiziar) kartzelara bidaltzeko agindua eman dute.
Finalaurrekoetatik hurreago daude nagusiak; 2-1 irabazi diote Usansolori joanekoan.
Topaketan LH 1etik 18 urtera arteko aulestiarrek parte hartu ahal dute. Urregarai eskolako ikasleek eskolan bertan aurkeztu behar dituzte lanak, eta besteek posta elektronikoz bidali beharko dituzte (urzabalgurel@gmail.com).
3. sektorearen azoka Lekeitioko Udalak abian jarritako sentsibilizazio kanpaina berriaren ekimenetako bat izan da. Zinema zikloa antolatu zuten martxoan eta apirilean.
Beste behin ere, Mutrikuko eta Zarauzko dantzari txiki eta gazteak izan dira eguneko protagonistak.
Marathonbet boxeoko ligan parte hartzen ari da markina-xemeindarra Euskal Herriko Euskobox Green taldeagaz.
Irailaren 16an hasiko da epaiketa, eta fiskalak 601 urteko espetxe zigorra eskatzen du. Garai berriak diren arren, zigor handiei aurre egin behar dietela salatu dute auzipetuek.