Eguraldi onarekin ospatu dute Mutrikun 38. Umeen Euskal Jaia
Beste behin ere, Mutrikuko eta Zarauzko dantzari txiki eta gazteak izan dira eguneko protagonistak.
Dantzariak, Goiko Plazan. Argazkia: Amagoia Basurko Mutrikuko Gure Ametsa dantza taldeak antolatuta, 38. Umeen Euskal Jaia egin zuten domekan [ekainak 2] Mutrikun. Eguraldia lagun, giro ona izan zen nagusi egun osoan. Eta herritarren gozamenerako, Mutrikuko eta Zarauzko dantzari gazteek ikuskizun politak eskaini zituzten Goiko Plazan eta Beheko Plazan.

Argazkia: Amagoia Basurko

Argazkia: Amagoia Basurko

Argazkia: Amagoia Basurko

Argazkia: Amagoia Basurko