Mario Rodriguez Cobos ‘Silo’ idazle argentinarraren 'Siloren mezua' (El mensaje de Silo) liburua euskaratu du ondarrutarrak. Zapatuan [ekainak 8] Kofradia Zaharrean emango ditu bere lanari buruzko xehetasunak, 19:30ean.
Woowardia radicans espezieko 27 garo landara moztu dituzte errepidearen hobekuntza lanetan. Mutriku Natur Taldeko kideek salaketa bidali diote Ingurumen fiskaltzari.
Proiektuaren helburua itsasoko hondakin plastikoen berrerabilerara begirako estrategiak aurkitzea da. Ekimenak hamar bazkide ditu, eta elkarlanean itsasoagaz lotutako produktu berritzaileak sortuko dituzte 3D printing teknologia erabilita.
Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolako DBH 4ko ikasleek eta beraien gurasoek antolatu dute lehiaketa, lehen aldiz. Ekainaren 9a da izena emateko azken eguna.
Ikastaroa ekainaren 14an eta 15ean egingo dute. Parte hartzeko aurretiaz izena eman behar da, eta ekainaren 12a da horretarako azken eguna.
Ekainaren 14a arte jasoko dute eskola materiala. Yaalah elkarteari laguntzeko material bilketa da, elkarte horrek saharar kanpamentuetara bidaliko baitu jasotakoa.
Ekitaldia domekan egingo da, 11:00etan, Kofradia Zaharrean. Udal ordezkariek Ondarroa eta udal baliabideak hobeto ezagutzeko ekitaldira joateko gonbitea egin diete herritarrei.
EH Bilduren proiektuagaz aurrera segitzeko ondorio batzuk aterako dituzte. Kultur Etxeko Txitxintokian izango da batzarra 10:00etatik aurrera.
Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartekoek mutrikuarren eskuzabaltasuna eskertu nahi izan dute. Batutako dirua bularreko minbiziaren immunoterapia ikerketa proiektu batera bideratuko dute.
Emanaldia zapatuan [ekainak 8] izango da. Sarrerak klubak Erdiko Kalean ipini duen dendan eskuratu ahal dira (3 euro). Zapatuan ere erosi ahal izango dira kiroldegiko leihatilan, 19:00etatik aurrera.