Ikastola Eguneko Euskal Play Back-ean parte hartzeko aurretiaz izena eman behar da
Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolako DBH 4ko ikasleek eta beraien gurasoek antolatu dute lehiaketa, lehen aldiz. Ekainaren 9a da izena emateko azken eguna.
Ikastola Eguna ospatuko dute, urtero legez, Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolan. Ekainaren 15ean [zapatua] egingo dute jaia, eta aurten berritasun nagusi bat edukiko dute. Izan ere, lehen aldiz, Euskal Play Back lehiaketa egingodute, eta horretan parte hartzeko aukera edukiko dute herriko ume zein nagusi guztiek.
Domeka [ekainaren 9a] izango da azken eguna ikastolako play back lehiaketan izena emateko; ikastolako idazkaritzan izena eman behar da. Antzolatzaileek esan dutenez, euskal kantak sustatzeko, eta gurasoek eta umeek beraien gustuak elkarbanatzeko helburuagaz antolatu dute ekintza.
Jakitera eman dutenez, talde bakoitzean nahi adina pertsonek eman dezakete izena, baina gutxienez guraso batek eta ume batek osatu beharko dute.
DBH 4ko ikasleak eta beraien gurasoak arduratuko dira Ikastola Egunari “kolorea” emateaz, eta aurreratu dutenez, play back-ean parte hartzen dutenek ezusteko txiki bat izango dute ekitaldi bukaeran.