Eskola materiala ari dira batzen Zubi Zahar herri ikastolan, Yaalah elkarteari laguntzeko
Ekainaren 14a arte jasoko dute eskola materiala. Yaalah elkarteari laguntzeko material bilketa da, elkarte horrek saharar kanpamentuetara bidaliko baitu jasotakoa.
Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolako DBH 3ko ikasleak saharar kanpamentuetara eramateko material bilketa egiten ari dira. Ekainaren 14a [ barikua] da eskolako materiala uzteko azken eguna, eta batutako guztia Yaalah elkarteari laguntzeko izango da.
Materiala Yaalah elkarteko kideek bidaliko dute saharar kampamentuetara. Hain zuzen, ondoko materiala ari dira batzen ikastolan: arkatzak, margoak, atxingiak, zorrozkiloak, erregelak, koadernoak, boligrafoak, estutxeak edota motxilakÂ