180 bat gaztetxo batuko dira Ondarroako Judo Topaketan
Ondarroako Artibai Judo Taldeak antolatuta, benjaminaurreko, benjamin eta alebin mailako topaketa egingo dute zapatuan [ekainak 8] Ondarroako Zaldupe kiroldegian. 16:00etan hasita, Ondarroako, Irungo, Andoaingo, Usurbilgo, Legazpiko, Azpeitiko eta Arrasateko 180 judoka gazteren borrokaldiak ikusteko aukera egongo da.
Judo taldeko ordezkariek azaldu dutenez, judokak launako taldetan batuko dituzte, eta beste lauko taldeen aurkako borrokak egingo dituzte, sei tatamitan banatuta. “Judoka bakoitzak lauzpabost borrokaldi egingo ditu”. Erakustaldia amaitu ostean, sari banaketa egingo dute. “Urrezko domina bana emango diegu parte hartzaile guztiei. Topaketa honen helburua lehiaketa mundua zelakoa den ezagutzea da, baina lehia gutxienekoa izango da, parte hartzea da garrantzitsuena”.