Estropada 11:30ean hasiko da, eta traineruek lau luze eta hiru ziaboga bete beharko dituzte. Isuntzaren Asteburua ere ospatuko du Lekeitioko arraun ekarteak.
Martitzenean jausi zitzaien zubi zatia uretara, uste baino pisu gehiago zuelako eta garabiak ezin izan zuelako altxatu. Ordutik eskegita egon da; zati bat zegoen urpean.
Errumaniako umezurztegi bat lagunduko du bizikleta bidaia bat eginez. 'Kuba’ bere txakurra izango du bidelagun. Proiektua barikuan [ekainak 7] aurkeztuko du, 20:00etan, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean.
Domekan estreinatuko dute ‘Ortentsia izan nahi dut’ lana Uhagon kulturgunean. Bost aktore igoko dira oholtzara Ander Lipus zuzendariaren gidaritzapean. Sarrerak aurretiaz lortu daitezke.
Antolatzaileek iragarri dutenez, 92 lagunek eman dute izena lasterketan. Oinezko proban, berriz, 107 daude izena emanda. Dena dela, oinez gehiago izango direla uste dute. 22 kilometroko eta 1.097 metroko desnibel metatua duen ibilbidea osatu beharko dute proba bateko zein besteko parte hartzaileek.
Ibilaldiko eguraldi txarraren eraginez aurreikuspenak ez ziren bete, eta egoeraren larritasuna ikusita, euskal komunitateari laguntza eskatu zioten. Erantzuna "berehalakoa eta erraldoia" izan dela esan dute.
Domekan erabakiko da aurtengo norgehiagoka. 10:00etan hasiko dira pilotariak partidak jokatzen.
Zapatuan egingo dute ibilaldia Markina-Xemein inguruetan. 10:30ean jarri dute ordua batzeko.