Zazpi final jokatuko dituzte Markina-Xemeingo 42. Eskupilota Txapelketan
Domekan erabakiko da aurtengo norgehiagoka. 10:00etan hasiko dira pilotariak partidak jokatzen.
Domekan [ekainak 9] erabakiko dira Markina-Xemeingo 42. Eskupilota Txapelketako irabazleak. Guztira zazpi partida jokatuko dira 10:00etan hasita, txikietatik hasi eta nagusiak arte. Urtero bezala, frontoi txikiko kantxak hartuko ditu finalak.
Denetara 70 bat pilotarik parte hartu dute aurtengo txapelketan. Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko pilotariez gain, bikoteak osatu asmoz, beste talde batzuetakoak ere gonbidatu dituzte parte hartzera, Iurreta, Zeanuri eta Zaldibarko pilotariak besteak beste.
Domekako finalak hauek izango dira:
- Txikiak: Naia Zelaia-Oinatz Iriondo/Joel Txurruka-Aimar Agirrezabalaga
- Umetxoak: Ibai Arakistain-Eritz Larrinaga/Unai Egia-Gotzon Odiaga
- Umeak: Aner Arriola-Alain Basterretxea/Unax Albizu-Iker Gabikagogeaskoa
- Umeak: Luken Atutxa-Mikel Maguregi/Endika Lopez-Unax Ibarzabal
- Gaztetxoak: Urtzi Kareaga-Markel Calvo/Mikel Egurrola-Jokin Alvarez
- Gazteak: Igor Pascual-Erlantz Aziazu/Eneko Horte-Antxon Azpiazu
- Nagusiak: Bereikua-Pujana/Albizu-Txirloi.