Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kendu dute uretara eroritako Ondarroako Plaiko Zubiaren zatia

Martitzenean jausi zitzaien zubi zatia uretara, uste baino pisu gehiago zuelako eta garabiak ezin izan zuelako altxatu. Ordutik eskegita egon da; zati bat zegoen urpean.

Plaiko Zubia, uretan zegoen zatia kenduta.
Asier Alkorta
Ondarroa
2019/06/06

Astelehenean [ekainak 3] hasi ziren Ondarroako Plaiko Zubia desmuntatzen. Hurrengo egunean, martitzenean, erreka ondoko bigarren zatia erretiratzen ari zirela, uretara erori zitzaien. HITZAk jakin ahal izan duenez, 14:00ak aldera kendu dute jausitako zubi zatia.

Jausi zenean lekukoek esan zutenez, erorketak zarata handia atera zuen. “Langile bati 22.000 kiloko pieza igotzeko prest zegoela entzun diogu, eta jarraian, igo nahian zebiltzan zubi zatia erori egin da”. Udal ordezkariek agertu zutenez, antza denez, igo beharreko pisua uste baino handiagoa zen, eta garabiak ezin izan zuen gehigizko pisua altxatu. “Pisua txarto kalkulatu zuten. Garrantzitsuena da langileek ez zutela minik hartu”.

Egunotan egin beharko dituzten lanak direla eta, Ondarroako Udalak hainbat aldaketen berri eman nahi izan die herritarrei. Barikura [ekainak 5-6-7] bitartean, garabia Alamedako gunean dago, zubiaren beste aldeko zati biak ateratzeko. Horregatik dago hesituta Alameda, eta obragaz arduratuko diren ibilgailuen sartu-irtena segurtasunez bermatu ahal izateko, Alamedako eta Itsasaurreko tabernen terrazak kendu behar izan dituzte. “Gogoratu: obra eremura ezin daiteke sartu, eta obra arduradunen jarraibideak errespetatu”.

Erori zen zubiaren zatia.

Zubia itxita dago 2016ko abuztuaz geroztik, eta lanak bederatzi hilabeteko epean amaitzeko asmoa agertu dute Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saileko arduradunek. Birgaitze lanei esker, zubiak biratzeko gaitasuna berreskuratuko du. Artisau eran konponduko dute zubia, metodo tradizionala erabilita, zubia eraikitako garaian egin modura.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.