Uztailaren 18tik 21era, eduki, formatu eta hizkuntza anitzetako keinu-antzerki, dantza, zirku, clown, esperimentazio espazio, kabaret, piroteknia, txotxongilo eta instalakuntza proposamenak eskainiko dituzte besteak beste. Lekittoko Deabruek 200 profesionalez osatutako deabru taldea batuko dute.
'Duelo de titanes' partitdu ezagunean Imanol Lopez atzelariarekin bikotea osatuz, 30-24 garaitu dituzte IƱaki Osa Goikoetxea eta Eric Irastorza. Ekainaren 22an atzelariak aldatuta jokatuko dute berriro lau pilotariek.
Lekeitioko Tximista Atletismo Taldearen 30. urteurrenaren harira, hainbat ekintza egin dituzte asteburuan. Taldeak, hain zuzen ere, sorreratik egindako lana plazaratu nahi izan du jai txiki bat antolatuta.
Ondarroako Galizia Etxearen 50. urteurrena ospatzen hasi dira. Ekitaldi ofiziala egin dute, eta bertan, Galiziako eta Euskal Herriko hainbat agintarik parte hartu dute. Ospakizunek irailean jarraituko dute, hiru eguneko jaiagaz.
Munitibarko taldeko pilotariek ezin izan zituzten benjamin, alebin eta gazte mailako partidak irabazi. Finala Errigoitiko frontoian jokatu zuten, domekan.
Ongi Etorri Errefuxiatuak, Amnistia Internacional, Harresiak Apurtuz eta SOS Arrazakeriak erakundeek deitu dute elkarretaratzea, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren harira.
Bi hektarea inguru erre dira. Antza denez, kontrolez kanpo zegoen erreketa batek eragin du sutea.
Ekainaren 29an ospatuko da Ondarroan jaia, Radixu Irratiak antolatuta.
Uztailaren 19tik 21era egingo dute bizikleta martxa, Sareren ekimenez. Ibilbidea hiru etapatan banatuta dago, eta bigarren etapa Lekeition amaituko da, uztailaren 20an.
Radixu Irratiak (105.5 FM) antolatzen duen #Sareartin kontzertu jardunaldien baitan, eguaztenean [ekainak 19] The Rodeos taldearen kontzertua egongo da Ondarroako Portuko Ranpan. Zuzenekoa, 20:30ean hasiko da, eta sarrera borondatea izango dela adierazi dute antolatzaileek.