Baso sutea gertatu da Etxebarrian
Bi hektarea inguru erre dira. Antza denez, kontrolez kanpo zegoen erreketa batek eragin du sutea.
Markina-Xemeingo suhiltzaile etxeko suhiltzaileek HITZAri jakinarazi diotenez, sutea gaur [ekainak 18] 14:00ak aldera gertatu da; 18:00etarako sua kontrolpean zuten. Markina-Xemeingo eta Iurretako suhiltzaile etxeko hiru kamioi eta zazpi suhiltzaile bertaratu dira, baita basozaina ere. Antza denez, kontrolez kanpo egon den erreketa batek eragin du sutea, eta esan dutenez, gutxi gorabehera, bi hektarea inguru erre dira.