Urrezko ezteiak ospatu dituzte Lekeitioko hamalau bikotek
50 urte ezkonduta daramatela eta ospakizun berezia eduki zuten zapatuan [ekainak 15] Lekeitioko hamalau bikotek. Urrezko ezteiak gogotik ospatu beharreko urtemuga direla eta elizkizuna eduki zuten herriko Ama Dominiken komentuan. On Benito Ansola abadeak eman zuen meza eta Dominikek lagundu zuten elizkizuna euren abestiekin. Lagunarteko giro ederrean ospatu zuten eguna.