Markina-Xemeinen ere, morteroak egiten dituen fabrika bat badagoela gogora ekarri dute, eta armagintzagaz amaitzea beharrezkoa dela azpimarratu dute. Ibrahem Altheeb eta Osamah Dhiban Yemengo errefuxiatuek ere elkarretaratzean parte hartu dute.
Azken urteotan, lasterketa Galbaixotik igaro da, baina Mutriku eta Deba arteko kostaldeko lanak tarteko, ibilbidea aldatzea erabaki dute antolatzaileek. Txirrindulariak Lekoiztik ibiliko dira aspaldiko partez.
Mutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkarteko puntistak Donostia Jai Alairen aurka ariko dira finalean. Kadete eta gazte mailan irabazita, titulua lortzeko aukera asko dituztela uste dute.
Bariku [ekainak 21] arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak, besteak beste Ondarroan, Mutrikun, Munitibarren eta Markina-Xemeinen.
Hona hemen herriz herri egingo diren ekintzak eta baita ere Aulesti eta Ziortza-Bolibarko jaietako egitarauak eta berrikuntzak.
18 eta 36 urte bitarteko gazteei bideratutako 3.000 euroko sariaz gain, lan irabazlea Euskal Zine Bileran estreinatuko da.
150 bat lagun dira dagoenerako Jon Maia bertsolariak idatzitako manifestuagaz bat egin dutenak. Etorkizunari ate bat irekitzeko irailaren 14an egingo duten manifestaziora joateko dei egin dute.
Ohi modura, 9 eta 14 urte bitarteko gaztetxoek parte hartu ahal izango dute kirol proban, eta adinaren araberara egokitutako distantzia bete beharko dituzte kirolariek
Atzelari markina-xemeindarrak kadete mailako B taldean jokatuko du.