Kike Biguriren bakarrizketa, Markina-Xemeingo Sakris tabernan
Emanaldia 20:00etan hasiko da eta doan izango da. Sexuari, jaiotzari, telebistari, komunikabideei eta gizon eta emakumeen kontuei buruz ariko da.
Kike Biguri aktorearen bakarrizketagaz gozatzeko aukera egongo da gaur [ekainak 21], Markina-Xemeingo Sakris tabernan, 20:00etatik aurrera. Besteak beste, El Club dela Comedia, eta Lex, Escenas de Matrimonio, Hermanos y detectives, La que se avecina edota Los Hombres de Paco telesailetako aktore eta komiko ezagunak une dibertigarriak igaro araziko dizkie bertaratzen direnei. Sarrera doan izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Egunerokotasuna oinarri hartuta, sexuari, jaiotzari, telebistari, komunikabideei eta gizon eta emakumeen kontuei buruz ariko da, beti ere umorea protagonista izango duelarik. Gau dibertigarria izango dela agindu du aktoreak.