Bizkaiko Herriarteko Eskupilota Txapelketaren finalaren atarian geratu da Markina-Xemein
Tantuei esker, Orozko sailkatu da finalerako. Ortuellak irabazi du Markina-Xemeinen jokatu den Bizkaiko Herriarteko Txiki.
Bizkaiko Herriarteko Txapelketako finaletik kanpo geratu da Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldea. Joaneko partiduetan 2-1 irabazi bazuten ere, tantuei esker Orozko sailkatu da finalerako. Kadete eta gazte mailetan irabazi zuen Orozkok eta nagusietan Markina-Xemein izan zen garaile, beraz, 2-1-eko berdinketa, baina tantu gehiago zituzten Orozkokoek. Horrela, finala Zeanuri eta Orozkoren artean erabakiko da.
Bestalde, Bizkaiko Herriarteko Txiki jokatu zen eguenean [ekainak 20] Markina-Xemeinen, eta Ortuella izan zen irabazlea. Markina-Xemeingo taldea bigarren geratu zen, Zornotza hirugarren eta Iurreta laugarren.