2019/6/24

Ziortza-Bolibarko Sorgin Gaba. Argazkia: Aranbaltz Kultur Elkartea

100 lagunetik gora batu dira Ziortza-Bolibarko Sorgin Gabean

San Joan bezpera, urtero legez, sorginen edabe magikoa edaten amaitu dute. Antolatzaileek parte hartu dutenen laguntza eskertu dute.

Danok Bateko puntistak, Gipuzkoa Herriarteko Txapelketaren irabazle. Argazkia: Danok Bat

Mutrikuko puntistek irabazi dute Gipuzkoako Herriarteko Zesta-punta Txapelketa

Mutrikuko taldeak seigarrenez irabazi du Gipuzkoako titulua. Taldeko ordezkariek adierazi dutenez, "asko sufrituta" jantzi dute azken txapela.

Jai giroa nagusi Amallon

Jendez bete dute sanjoanek Amalloko tontorra. Xabat Galletebeitiak irabazi du lehen kopla txapelketa. Aspladiko partez Zerutxuren dantzaldia egon da meza ostean.

Jokin Murgialdai, San Gregorio Saria. Argazkia: Berriatuko Txirrindulari Elkartea

Jokin Murgialdaik irabazi du Berriatuko 38. San Gregorio Saria

Esprintean erabaki da Berriatuko 38. San Gregorio Saria-IV. Asier Aranzeta Memorialeko irabazlea. Eskualdeko txirrindularien artean azkarrena Gaizka Sotil etxebarritarra izan da.

51 sobra aurkeztu dituzte Aulestiko XX. Sobra Txapelketara

XX. Sobra Txapelketako hiru irabazleak ondokoak izan dira: Aintzane Urizar, Juanita Urkaregi eta Izaro Aranburu. Ipuin Topaketara 28 lan aurkeztu dira.

Markina-Xemeingo Zesta Punta Eskola Bizkaiko Herriarteko txapeldun

Urko Lekerikabeaskoa gernikarrak min hartu zuen azken partiduan.

bizkaia triathlon proba egoitz zalakain ioana osa

Ioana Osa eta Egoitz Zalakain hirugarren sailkatu dira Bizkaia Triathlon proban

Gustavo Rodriguez galiziarrak eta Judith Corachan katalanak irabazi zuten Bizkaia Triathlon proba. 03.59.23an amaitu zuen Rodriguezek, eta 04.33.34an Corachanek. Hamalau minutu eta 56 segundora helmugaratu zen Egoitz Zalakain Lekeitioko bizilaguna, eta Koaxi taldeko Iona Osa ondarrutarra irabazlearengandik 28 minutu eta 57 segundora.

Bizkaiko Herriarteko Eskupilota Txapelketaren finalaren atarian geratu da Markina-Xemein

Tantuei esker, Orozko sailkatu da finalerako. Ortuellak irabazi du Markina-Xemeinen jokatu den Bizkaiko Herriarteko Txiki.

Gehiago