2019/6/25

Antzar Egun lekeitio 2009-1

Diru bilketa egingo dute Ondarroan, 2009ko Antzar Egunean atxilotutakoei isunak ordaintzen laguntzeko

Endika A. Garalde ondarrutarra 2009an atxilotu zutenetako bat da. Orain 13.573 euroko isuna ordaintzera behartzen duen jakinarazpena ailegatu zaio. Zapato Azule jaian diru bilketa egingo dute.

Hau ez da txantxa kanpaina, Saturraranen

Plastikoari buruzko kontzientziazio kanpaina egiten ari dira Mutrikuko Saturraran hondartzan

Astebetez, plastikoari buruzko kontzientziazio kanpainan parte hartzeko aukera izango dute Saturraranera bertaratzen direnek. Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteko kideek larruazaleko minbiziaren aurkako prebentzioa ere landu dute hondartzan.

Elorrioren I. Memorialaren finalaurrekoak jokatuko dira uztailaren 5ean

Finalaurrekoetan egongo diren maila bakoitzeko pilotariak erabakita daude, bai eta finalean egongo diren bikoteetako bat ere. Markina-Xemeingo eskolak antolatzen duen Karmen Saria ere jokatzen hasi dira Uni frontoian.

Trikitixa eta pandero ikastaro bukaerako emanaldia egingo dute Ispasterren

Ispasterko frontoiaren kanpoaldean egingo dute ekitaldia, barikuan [ekainak 28], 18:30ean, eta dantzariak izango dituzte aldamenean. Datorren ikasturtera begira herritarren proposamenak jasotzeko prest azaldu da Garbiñe Saenz de Buruaga alkatea.

50 kirolari batu ditu Lekeitioko Gazte Triatloiak

Mailaren arabera distantzia ezberdinak osatu behar izan zituzten gazteek. Ekaineko kirol jardunaldiekin amaitzeko 22. Kilin Kala igeriketa zeharkaldia antolatu dute zapaturako.

Markina-Xemeingo Udalak LGTBIQ Egunari lotutako argazki lehiaketa jarri du martxan

Parte hartzeko, argazkia Facebook, Twitter edo Instagram-era igo behar da, barikuko 13:00ak orduko, #LGTBIQMarkinaXemein traola erabiliz.

18. Zapato Azule, Ondarroan.

Ondarroako 22. Zapato Azuleko egitaraua argitaratu dute

Dinamartxa mendiz mendi egingo dutenekin hasten da Radixu Irratikoek prestatutako egitaraua. Zapatuan, ostera, ekintzak egun osoan egongo dira, domeka goizaldera arte.

Ondarroako Alamedan pozoiketen aurka egindako protesta

Pozoiketen aurkako protesta egin dute Ondarroako txakur jabeek

Ondarroako Txakurrak Babesteko Elkarteak animalien kontrako erasoez ohartarazi nahi izan du protestagaz, maiatzaren bukaeran, ustez, txakur bat pozoituta hil ostean.

Mutrikuko Malen jaietako kartel lehiaketako irabazleak, udal ordezkariekin batera. Argazkia: Mutrikuko Udala

Eva Eizagirrek eta Nora Beristainek irabazi dute Mutrikuko malenetako kartel lehiaketa

Sari banaketa ekitaldia Santixo Egunean (uztailaren 25ean) egingo dute, Pintura lehiaketako sari banaketa ekitaldiarekin bat eginda.

Ane Urkiri Ansola Gara kazetaria
Gara-ko kazetaria

Ane Urkiri: "Jendeak sinesten du Euskal Herriak 'Gara' behar duela"

Gara-ko kazetari mutrikuarrak hitzaldia eskainiko du eguaztenean [ekainak 26], 19:00etan, Lekeitioko Azkue aretoan. Gara-ren isun ekonomikoaz ariko da.

Gehiago