Pozoiketen aurkako protesta egin dute Ondarroako txakur jabeek
Ondarroako Txakurrak Babesteko Elkarteak animalien kontrako erasoez ohartarazi nahi izan du protestagaz, maiatzaren bukaeran, ustez, txakur bat pozoituta hil ostean.
Pozoiketa gehiagorik ez lelopean, elkarretatzea egin zuten domekan [ekainak 23] Alamedan, Ondarroako eta inguruotako hainbat txakur jabek. Ondarroako Txakurrak Babesteko Elkarteak animalien kontrako erasoez ohartarazi nahi izan du protestagaz, maiatzaren bukaeran, ustez, txakur bat pozoituta hil ostean.
Elkarteko kideak oso kezkatuta agertu dira, eta antzeko gertaerarik ez errepikatzea eskatu dute. “Antzeko kasuak maiz errepikatzen dira, eta gaurko mobilizazioagaz pozoiketekin amaitzeko eskatu nahi dugu. Nahikoa da! Artz pozoituta hildako azken txakurra izatea eskatzen dugu”.